Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

Helduen hezkuntza iraunkorra euskaraz

EPA EUSKARAZ GASTEIZEN proiektua aurkeztu dugu jende aurrean, Uztailaren 22an, Amaia Zentroan  egindako prentsaurrekoan. 

Ekimenaren sustatzaileak 
EUSKHARAN
EPA euskaraz prentsaurrekoa

EPA euskaraz prentsaurrekoa

Helduen irakaskuntza iraunkorra legeak onartutako eskubidea da, EPA deituriko zentroetan ematen da orohar.  Kultur arloko formakuntza, okupazionala eta lanbide heziketan eta unibertsitate ikasketetan irakasten diren askotariko gaiak lantzen dira bertan.

 

EPAren helburua ez dago titulu bat lortzearekin lotuta, bertan aritzen diren ikasleen jakinmina eta ezagutza orokorra piztea du helburu helduentzako etengabeko formazioa eskainiz.

 

EPAk garai batzuetan eskola graduatua edota eskola ziurtagiria lortzeko bidea izan dira, lan askotarako beharrezkoak zirelako baina momentu hauetan gaztelerari dagokion funtzio hori ez da beharrezkoa nahiz eta zentro hauetako batzuk etorkinen kopuruaren areagotzearekin gaztelaniazko oinarrizko ezagutza emateko erabiltzen diren.

 

Euskara erabat baztertua dago gune hauetan, gure hirian dauden zentro hauek ez baitute ezer egiten euskalduntze prozesuan eta batez ere, ez dira kultura formakuntza edota euskarazko gainerako formakuntzarako tresna.

 

Helduen euskalduntzean egiten den ahaleginak ez du jarraipenik etengabeko prestakuntzan.  Batxillergoa bukatzean ikasketa prozesuarekin jarraitzen ez duten ikasleak gaztelaniaren sarean galtzen dira ezinbestean eta Gasteizen kasuan hiriko Gizarte Etxeetan eskaintza zabala da ikastaro desberdinetan eta euskara ezin da lehiatu egoera diglosiko horretan.

 

EGUNGO EGOERA

 

Pertsona gazte hauek lan munduan sartzen direnean euskarari ez zaio gunerik geratzen hurrengo urteetan apur bat bada ere garatzeko eta esan beharrik ere ez dago enpresetan ematen den prestakuntza berezia gazteleraz dela.

 

Euskaltegiez hitz egin dezagun eta bertan ematen den euskalduntze prozesuaz.  Agian bertaratzen diren ikasleez hitz egin beharko genuke agiri bat eskuratzera baitoaz gero administrazio publikoan aritu ahal izateko, ikasle multzo hau gaztea da eta ez ditu adinez helduagoak diren pertsonek dituzten helburu berak.

 

Era berean aztertu beharko genuke, diru aldeko ikuspegia alde batera utzita, euskaltegian ziklo osoa bukatu ez duten pertsona erdi euskaldunen kasua, euskararen berreskurapen prozesuan bidean galtzen direnena, errepikatu dutelako edota ekonomikoki ezin dutelako edo urte askoan beraien aisialdia horretan inbertitu dutelako nekatuta daudenena edota EGA ez lortzearen porrota dutelako, lanean aldaketak izan dituztelako edota beste hainbat arrazoi izan dituzten pertsonen egoera.

 

Zenbat milaka helduk utzi dute euskaltegia 5., 6. edota 7. urratsera ailegatu ondoren eta ez dira berriz itzuli euskalduntze prozesura?

Hauek guztiak erdi euskaldunak dira, baina arreta berezia behar dute ikasitakoa ez galtzeko, ordutegi laburragoak behar dituzte, eta noski asteroko egokitzapen bat astean pare bat ordutakoa, jasotako ezagutza gal ez dezaten eta zereginen bati lotutako  teknikaren batekin.

 

 

EUSKHARANen esperientzia 5.urratsetik gorako ikasleekin arrakastatsua izan da eta jende asko euskaltegira itzultzea ere lortu dugu, beste kasu batzuetan galdua zuten elkarrizketarako gaitasuna berreskuratu da eta beste askoren kasuan gustura egotea lortu dugu asteroko bi egunetako dinamikan jende ezagunaz aritzeko gunea eskaini zaielako.

 

Baina uste dugu gaiari seriotasunez  heltzeko unea iritsi dela, etorkizunean bermea izango duena eta helduen etengabeko prestakuntzan doan aurrera egiteko modukoa izango dena.

 

 EPAk ERALDATZEKO PROPOSAMENAK.

 

1) Era zonakatu batean EPAren lokalak edo eskolen egoitza zaharrak gaitu edo prestatu Helduen Hezkuntza Iraunkor bihurtzeko (gutxienez 4 eskolagune hasteko)

 

2)Behar adinako irakaslez eta azpiegituraz hornitu, euskararen arautu gabeko irakaskuntzaren prozesuari ekiteko, jakintza nagusiak edota erdiko jakintzak eskaini, lanbide heziketa eta ezagutzan bakoitzaren gainditze pertsonalerako bideak jarri.

 

3) Prestakuntza ikastaro malguen antolaketa, gutxienez astean egun batez bi ordukoa eta gehienez jota astean bi egunekoa, 4 ordukoa.

Ikastaro hauek gutxi gorabehera hiru hileko iraupena izango dute eta doakoak izango dira, ikasleak koadernoa eta boligrafoa eraman beharko ditu eta ikastaro bakoitzean egin beharko du matrikula.

 

4) Formatu honi egokitutako unitate didaktikoak prestatuko dira datozen urteetan, lehenik eta behin plangintza egiteko eta ondoren ikastaroa bukatzean jasotako prestakuntza ebaluatzeko.

 

5) EPA esperientzia hauek hiriko auzoetara hedatuko dira lehen 4 urteetan eta mila biztanletik gorako herrietan antolatu beharko dira nahiz eta Laudio hiru zentrorekin eta Amurrio eta Agurain birekin nahiko ondo hornituta leudeken.

 

 

6)Propaganda eta hiritarrak informatzeko prozesua hiru hilero burutuko da eta buzoi guztietan, jendeak eskaintzaren informazioa lehen eskutik jaso dezan.

 

7)EPA zentro hauek era plangintzatuan hasiko badira ere autoantolakutza forma hartuz joango dira bertan irakasle eta ikasleen batzar bidez parte hartuz eta irakasleek koordinazio eta suspertzaile funtzioa beteko dute.

 

GIZA BALIABIDEAK

 

1.- HII-EPA zentro bakoitzeko 3 irakasle

     4 Zentro bider 3 irakasle bakoitzeko, 12 (6 gizon y 6 emakume).

2.- Beharrezko titulazioa: Magisteritza euskaraz edo irakaskuntzarako egokia diren bestelako unibertsitate mailako tituluak euskaraz eskuratuak.

3.- Zentro bakoitzean irakasle batek egingo ditu Hezkuntza proiektuaren zuzendaritza eta Koordinazio lanak.

 

 

IKASGAIAK

 

1)       Irakurketa eta idazketa oinarrizko maila

2)       Formazio iraunkorra hainbat gairi buruz: Historia, Astrologia, Arte Ederrak, Osasuna, Elikadura, Biologia, Ingenieritza, Hirigintza, Feminismoa, Hiritar parte-hartzea, aurrekontuak eta abar…

3)       Bestelako Formakuntza (Okupaziozkoa): Sukaldaritza, Elektrizitatea, Iturgintza, Egurgintza, Margolaritza, Ahozko adierazmena, antzerkia, ipuin kontalaritza

4)       Berdintasunerako hezkuntza

 

BEHARREZKO ORDUTEGIAK

 

1)       10,00-12,00 eta 15,30 – 17,00 (Berdintasuna).

2)       19,00-21,30 (Langileei irekia)

3)       Asteko eta pertsonako gehienezko ordu kopurua, 6 ordu.

4)       Asteko eta pertsonako gutxieneko ordu kopurua, 3 ordu.

5)       Ikastaro bakoitzak 3 hiru hilabete iraungo luke gehienez

 

HARTZAILEAK

 

1)       18 urtetik 30 urtera bitarteko gazteak

2)       30 urtetik 60 urtera bitarteko helduak

3)       60 urtetik gorako helduak.

 

AURREKONTUA

 

1)       Zentro bakoitzeko 2 irakasle eta koordinatzailea …… Guztira: 44.100 €.

2)       4 Zentroen kostua. …………………. Total: 176.400 € + 20% = 211.680 €.

 

 

IKASLEEN MATRIKULAK

 

1)       Hasiera batean ikastaro hauetako izen ematea doakoa izango da

2)       Kurtso bakoitzeko inskripzioa sinbolikoa izango da, 30 euro esaterako. Langabea keta erretiroa hartutako pertsonak ordainketatik salbu izango dira.

 

 

Gasteizen, 2009ko uztailaren 9an

 

EUSKHARAN KULTUR ELKARTEA

EUSKAL HERRIAK BERE ESKOLA (EHBE).

EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ

JUDIMENDIKOAK

BARRENKALE

ZABALGANA BATUZ

BIZIGARRI

ZAZPIGARREN ALABA

BETIKO GASTEIZ

GASTEIZ TXIKI

ERROTA ZAHARRA

ERREKA TXIKI

SALBURUA BIZIRIK

OLARIZUKOAK

IKASLE ABERTZALEAK

GASTEIZKO BERTSO ESKOLA

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi

Edukien lizentzia: Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5
hosting y dominios